Aurten ere,
eta seigarrena da dagoeneko, Arbasok, Euskal Herriko Artisau
Elkarteak, 6. Gabonart, Gabonetako Artisau Azoka, ospatuko du,
Bilboko Areatzako kaian. Orain dela sei urte, Arbasok desagertutako
Gabonetako Artisautza Azokaren testigantza hartu zuen, eta berriro
ere esperientzia errepikatuko du. 6. Gabonart abenduaren 14tik
urtarrilaren 6ra arte egingo dute.
Gabonart
sektorearen erakusleiho polita izango da.
Guztira 48 artisau izango dira, gehienak bizkaitarrak, hala ere,
Euskal Herriko lurraldetik eta baita kanpotik etorriko dira ere.
Guztien artean osatuko dute aurtengo Gabonart, Artisautza azoka.
Esperientzia
honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela,
eta ez dela artisau piezen kalterako. Pieza guztiak eskulan eta
artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira. Euretariko
askotan, ordea, berrikuntzara jotzen da eta inspirazio iturria
orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau
izatea garaikide izatea da. Gabonetako Azokak hau dirauen bitartean,
hainbat ekintza ludiko egingo dira azoka barruan artisauaren eta
bisitarien arteko interakzioa dinamizatzeko eta, azken batean,
bisitaria artisautzaren munduan sararazteko.
48
artisau
No hay comentarios:
Publicar un comentario