martes, 18 de diciembre de 2018

Zura da aurtengo erakusgaia

Arbasok Gabonart bere gain hartu zuenetik beti hartzen ditu aintzakotzat bisitariak, artisautza tradizionalean ezagutzeko asmoarekin. Aurtengo edizioan, bada, are gehiago. Asmoa baita ekoizleak bertatik bertara ezagutzeaz gain, antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik, bertan, zuzeneko erakustaldiak egingo dituzte, eta horretarako leku berezia prestatu dute. Beraz, aurten ere, bisitariak ikuslea izateaz gain, pieza bat sortzeko prozesuan parte hartu ahalko du.
Halaber, inaugurazioaren egunean zuzeneko irratiko saio bat egingo da eta Gabonartek dirauen bitartean zozketak eta hainbat zorpresa izango ditu bisitariak.
Eta hori gutxi ez balitz, Gabonarteko atarian erakusketa izango da ikusgai, bilduma horrek zura izango du protagonista, eta han publikoak eskuz egindako biolinak eta kontrabaxuak ikus ditzake, besteak beste.

No hay comentarios:

Publicar un comentario