jueves, 20 de diciembre de 2018

Santo Tomas bezpera

       Santo Tomas bezperan gaude, gabonetako lehenengo hitzordu nagusia. Aurten ere, Areatzako eta Plaza Barriko ingurua azoka gune bihurtuko dira. Bertan ia ia 400 saltoki ipiniko dituzte era askotako produktuekin: barazkiak, gaztak, frutak, txakolina, sagardoa, taloa, baserriko ogia, eztia, animaliak, landareak, loreak etab.  
        Egun osoan zehar, baserritarrek euren etxeetako abereak erakusten dituzte eta hainbat standetan produktu ugari eros daiteke. Horretaz aparte, leku bi hauetan, txakolinarekin batera, taloa txorizoarekin jan daiteke eta bertso, txalaparta, trikitixa eta tradiziozko doinu ederrez goza daiteke.
        Bilboko Udalak 100.000 bisitari espero ditu, eta egia esan, ez da zifra makala.
        Horrez gain, Areatzaren ondoan, GABONART azoka dago, kaian hain zuzen ere, eta Bilbora hulbiltzen bazara, ezin izango duzu galdu bisitatzeko aukera. Lehenengo ofizioak baserrietan bertan jaio ziren, orain, aldiz, arte bihurtu dira, eta hemen daukagu froga. Damutuko zara gerturatzen ez bazara.
 Aldaketak zirkulazioan
        Por tzierto, urteetako ohiturari jarraituz, eta mugikortasunari dagokionez, egun korapilatsua izatea aurreikusten dute.  Hori dela eta, Jai-eremura joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du Bilboko Udalak, ahal dela trena eta tranbia Zingira kalea (Ernesto Erkoreka plazaren parean), Erribera kalea (Mesedeetako zubiaren parean) eta Areatzako zubia (Bailen kalearen parean) zirkulaziorako itxita egongo dira, gutxi gorabehera, 9:00etatik 23:50era arte.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario